Idiazabal JD gazta naturala. 250 gramoko ziria.

Idiazabal Jatorri Deituradun gazta hau gure ardi latxen (Euskadiko ardi autoktono) esne gordinarekin egiten dugu. Gutxienez bi hilabeteko ontze-prozesua egiten zaio. Zilindro formako gazta da, aurpegi nahiko lauak dituena. Azal gogorra eta garbia du, hori kolore argikoa. Pasta trinkoa da, kolore aldakorrekoa, zuritik marfil horixkara, eta modu irregularrean banatutako orban txikiak izan ditzake. Gantz kopurua % 45ekoa edo handiagoa da. Naturala eta ketua ditugu aukeran. Hutsean ontziratuta merkaturatu ohi da. Formatua: ziria eta osorik.

Idiazabal JD gazta naturala. 250 gramoko ziria.

  Bidalketa gastuak barne, Donostiako 14 € baino gehiagoko eskarientzat.

Ikusi prezioak beste aukera batzuetarako, atal honetan: "Nola erosi"

  Produktuak jasotzea Txitan

Biltegian jasotzeko, ikusi helbidea, hemen zehazten dena.

  Deskontu bonuak

6 €-ko deskontua 20 € baino gehiagoko erosketentzat