Ekoizleak

  • ADARRAZPI

    ADARRAZPI

    Adarrazpi, Urnietan kokatuta dagoen Artegi-gaztandegia da. Ardi latxaz osatutako artaldea daukagu, neguak Urnietan igarotzen ditu eta udarak Aralarko mendietan.

  • ÀLKHEMI

    ÀLKHEMI

    Artisau gozogintzako lantegi hau espezializaturik dago elikadura intolerantzietarako egokiak diren elaborazioetan, gozogintza beganoan zein klasikoan.

  • APAROLA

    APAROLA

    Errenteriako Aparola baserrian kokaturiko nekazaritza eta abeltzaintzako ustiategia da.

  • B ta B ARTEAN

    B ta B ARTEAN

    Gure denda, BtaB artean, Artzain Onaren eta Arte Ederren eraikinaren artean dago, eta hortik datorkio izena (gaztelaniazko Buen Pastor eta Bellas Artes).

  • BEHIEKO Etxeberri Goikoa

    BEHIEKO Etxeberri Goikoa

    Etxeberri Goikoa Goierriko baserri txiki bat da, eredu agroekologikoan oinarritua. Larrean oinarrituriko abeltzaintza ereduari esker, lurrarekiko lotura lortzen du.

  • CHOCarte

    CHOCarte

    Artisau txokolategi hau Donostia erdigunean dago, Bengoetxea kaleko 2. zenbakian.

  • CHOCOLATES MENDARO

    CHOCOLATES MENDARO

    Familia enpresa bat gara, eta, 1850az geroztik, txokolateak, bonboiak eta turroiak egiten ditugu Mendaroko gure lantegian, eskuz eta artisau eran, familiako formula tradizionalei jarraituz.

  • EGOTZA

    EGOTZA

    Onar eta Nagore gara, Soraluzeko Egotza baserrikoak. Artisau gazta egiten dugu, Alpeetako arrazako gure ahuntzek emaniko esnearekin.

  • EGUZKI BORDA

    EGUZKI BORDA

    Familia enpresa txiki bat gara. Gure baserria Errenteriako mendialdean dago eta 750 ardi latxa ditugu. Uda partean, Aralarko larreetara igotzen ditugu ardiak.

  • GARRARTE DONOSTIA

    GARRARTE DONOSTIA

    GARRARTE espezialista da garrapiñatuak, turroiak, txokolateak eta gozokiak modu tradizionalean eta artisau eran egiten.

  • GELTOKI

    GELTOKI

    Geltoki gozo denda: artisau gozotegia, 1988an sortutako lantegi propioarekin. Familia esperientzia luze batetik abiaturik, tradizioa eta berrikuntza uztartzen saiatzen gara, kalitatezko lehengaiak erabiliz, eta merkatuaren premietara, aldaketetara eta bilakaerara egokituz.

  • GOENAGA

    GOENAGA

    Goenaga Esnekiak, S.L. Donostian bertan duen Pokopandegi baserria kudeatzen du. Baserrian bertan ditugun Brown Swiss arrazako behin esnearekin 1983az geroztik yogurra ekoitzi eta saltzen du zuzenean.

  • GOINE

    GOINE

    Gorua Goiena baserria (Goine) 1783an eraiki zen Ernio mendiaren hegaletan, eta, sorreratik bertatik, ganaduzaintzan eta esnea ekoizten aritu izan dira. XX. mendearen hasieran, suak kiskalita utzi zuen jatorrizko baserria, baina ondorengo urteetan berreraiki zuten.

  • GRANJA GOIBURU

    GRANJA GOIBURU

    Familia enpresa txiki bat gara, eta Urnietan gaude, Adarra menditik gertu. Goiburun nahiago izan dugu kalitatea kantitatea baino, horregatik da mugatua gure ekoizpena.

  • GS Fines Wines

    GS Fines Wines

    Gourmet produktuen banatzailea

  • ISTERRA

    ISTERRA

    ISTERRA Mallabiko (Bizkaia) baserri batean jaioa da. Salmenta gune eta ekitaldi nazionaletan saltzen ditugu gure lantegian duela 30 urtetik hona egindako produktuak.

  • KARABELEKO

    KARABELEKO

    Karabeleko finka esperimental bat da, aitzindaria nekazaritza ekologikoan. Agifes, Blasenea eta Kimu Bat elkartu ostean sortu zen. Irabazi asmorik gabeko elkarte honen bidez, baratzezaintza ekologikoaren ekoizpen eta kontsumo kultura sustatu nahi dugu.

  • LA OVEJA LATXA

    LA OVEJA LATXA

    Euskal artisau produktuak eskaintzen dituen denda bat gara, eta gure baserri, upategi eta lantegietako zapore guztia helarazi nahi diegu bezeroei. Nortasun propioa duten produktuak eskaintzen ditugu, eta, produktuaz beraz gainera, bakoitzaren atzean dagoen historia ere ezagutarazten dugu.

  • LA SEVILLANA

    LA SEVILLANA

    La Sevillana Donostiako Alde Zaharraren bihotz-bihotzean dago. Miguel Usandizagak sortu zuen 1944an, olibak eta likoreak saltzen espezializatutako jangai denda gisa.

  • LURRARTE

    LURRARTE

    Añorgan eta Azkoitian baserriak dituzten bi nekazarik osatutako enpresa da, eta sagarrak eta kiwiak sailkatzen, biltegiratzen eta txikizka saltzen jarduten du.

  • MAISOR KONTSERBAK

    MAISOR KONTSERBAK

    Getariako familia enpresa bat gara, arrantza tradizio luzekoa. Gure aitona-amonengandik jaso dugu Kantauri itsasoari diogun errespetua, baita eskaintzen digun aberastasunarekiko grina ere.

  • MALA GISSONA

    MALA GISSONA

    Mala Gissona Oiartzunen dagoen garagardo fabrika bat da. Era askotako zerbezak ekoizten ditu, uztartzera bideratuak. Metodo tradizionalei jarraituz egiten dute, baina puntako teknologia erabiliz: kalitatearen aldeko apustua da ardatz nagusia.

  • MAÑEKO

    MAÑEKO

    Mañeko Mallabiko (Bizkaia) baserri batean jaio zen, eta bertan egiten ditugu eskaintzen ditugun produktu guztiak azken 30 urteetan baino gehiagoan. Eta saldu, berriz, saltoki eta ekitaldi nazionaletan saltzen ditugu.

  • ONEIN

    ONEIN

    OnEin kontserbak Telleri etxean dago, Hernaniko Martindegi auzoan, eta barazki ekologikoz eginiko marmeladak eta kontserbak egiten ditugu eskuz.

  • RAFA GORROTXATEGI

    RAFA GORROTXATEGI

    Gorrotxategi sendiko hirugarren belaunaldiko semea da Rafa Gorrotxategi. Txikitatik bizi izan da labe eta gozogintzako mahuka artean.

  • ZUDUGARAI

    ZUDUGARAI

    Txakolinaren munduan 70 urtetik gorako ibilbidea duen familia upategia. Zudugarain txakolina bertako produktu paregabe gisa babesteko helburuarekin lan egiten dugu.