ISTERRA Mallabiko (Bizkaia) baserri batean jaioa da. Salmenta gune eta ekitaldi nazionaletan saltzen ditugu gure lantegian duela 30 urtetik hona egindako produktuak.
Haragi produktuez gainera, euskal gozogintza tradizionala ere egiten dugu, gure Mañeko markarekin. Halaber, landetxe hotel txiki bat ere badugu paradisua dirudien ingurumari batean, baita jatetxe bat ere, sekulako ikuspegiak eskaintzen dituen terraza eta guzti.