GARRARTE espezialista da garrapiñatuak, turroiak, txokolateak eta gozokiak modu tradizionalean eta artisau eran egiten.
Yolanda eta Angelinesek tinko jarraitzen diote 1880. urtean Iruñean artisau gozogintzan hasitako familia tradizioari. Eta urteetako jakintza horren erakusgarri dira aitona zenaren errezetak, hamarkada luzez sekulako ospea eskuratu dutenak. Baina GARRARTE esperientzia ez da bukatzen Nafarroan eta Donostian dituzten denda fisikoetan; izan ere, bi lantegi propio dauzkate, eta etengabe ikus ditzakegu sorkuntza historikoak eskaintzen punta-puntako artisautza azoketan eta merkatuetan.