Getariako familia enpresa bat gara, arrantza tradizio luzekoa. Gure aitona-amonengandik jaso dugu Kantauri itsasoari diogun errespetua, baita eskaintzen digun aberastasunarekiko grina ere.
Arrain kontserbak egiten ditugu, Getariako flotak ohiko arrantza formak erabiliz harrapatutako Kantauri itsasoko espezieak soilik baliatuz.
Antxoa, hegaluzea, berdela, sardina... Guk geuk hautatutako arrain freskoa eta kanpainakoa baino ez dugu erabiltzen, eta horrek eragin nabarmena du gure produktuaren kalitatean. Espezialistak gara antxoa xerra gazituak egiten.
Getariako gure lantegian, bertatik bertara ikusi ahalko duzu nola lan egiten dugun, artisau eran, gure arbasoengadik ikasitako teknika tradizionalak erabiliz. Pazientziaz eta mimoz, banan-banan xerratzen ditugu antxoak, halako produktu batek eskatzen duen zaporea, testura, garbitasuna eta presentzia lortuz.
Maisorren buru-belarri lan egiten dugu, kontsumitzaile guztiek Kantauri itsasoaren indarra eraman dezaten mahaira, jatorrizko zaporearekin; etxean egindako antxoez goza dezan.