Active filters
Txokolate ilunen tableta sorta
% 65 kakao txokolate tableta 1; % 96 kakao txokolate tableta 1 eta % 60 kakao tableta 1 kakao nibekin.
Tableta berezien sorta
% 60 kakao eta jengibre tableta bat, % 60 kakao eta Añanako Gatz tableta bat eta esnedun txokolate eta anana liofilizatu tableta 1.
Fruitu inspirazioa
Fruitudun txokolatezko puzzle piezen tableta (Yuzua, Mugurdia, Pasioa eta Marrubia).
Laranjazko sorta
% 60 kakaodun tableta laranja xehearekin, laranjazko diskoak txokolatearekin eta laranja azalezko bastoi txokolateztatuak (txokolate beltzarekin).
Espeziadun eta minen sorta
% 60 txokolate beltzeko tabletatxoak espezia eta zapore minekin (Ras el Hanout, Tandori, Paprika, Txilea, Txipotlea, Kurri Madras, Kaiena)
Zaporedun tableta sorta
Ruby txokolate tableta, kafe txokolate tableta eta karamelu txokolate tableta 1.
Pasta prentsatuko gazta erdiondua. "Tantai". kl. 1
Azal naturaleko pasta prentsatuko gazta erdiondua, lasto hori kolorekoa. Testura gurintsua, esne-gaina eta esnea gogorarazten dituzten zaporeekin. Ontzean, intentsitate handiagoa hartzen dute eta gurineranzko bilakaera dute. 500 g.
Pasta biguneko gazta, testura krematsukoa. "Barrenzuri"....
Pasta biguneko gazta, testura krematsukoa eta zapore leunekoa, esne freskoaren ukitu argiekin. Penicilium Candidumez lizundutako azala, barrengorriaren leuntasuna gogorarazten duena.
Esne-gain zaporeko gaztanbera. "Gaztanbera". 300 g.
Esne-gain zaporeko gaztanbera, gazurarekin egindakoa. Proteina eduki handia eta koipe eduki txikia. 200 g.
Gazta urdina. "Zain urdin" 150 gramoko gazta-atala.
Zain gazta urdina, zaporetsua eta testura gurintsukoa. 150 gramoko gazta-atala.
Idiazabal JD gazta naturala. 250 gramoko ziria.
Idiazabal Jatorri Deituradun gazta hau gure ardi latxen (Euskadiko ardi autoktono) esne gordinarekin egiten dugu. Gutxienez bi hilabeteko ontze-prozesua egiten zaio. Zilindro formako gazta da, aurpegi nahiko lauak dituena. Azal gogorra eta garbia du, hori kolore argikoa. Pasta trinkoa da, kolore aldakorrekoa, zuritik marfil horixkara, eta modu irregularrean banatutako orban txikiak izan ditzake. Gantz kopurua % 45ekoa edo handiagoa da. Naturala eta ketua ditugu aukeran. Hutsean ontziratuta merkaturatu ohi da. Formatua: ziria eta osorik.